Ibarrako Oier haurrak Sanfilippo gaixotasuna dauka eta entsegu kliniko bat egiteko laguntza eskatu dute bere gurasoek. Deialdiari jarraituz eskualdean ekimen ugari jarri dira martxan, eta horietako bat telefono mugikor zaharrak biltzearena da. Orain arte Tolosako Laskorain ikastolan utzi ahal ziren telefonoak, baina orain Alegiako San Juan eskolan ere bilduko dituzte.
Bildutako mugikorrak hauek biltzen lan egiten duten enpresa bati salduko dizkiote, eta diru hori Sanfilippo gaitzaren inguruan ikerketa egitera bideratuko dute.