18:30. Manifestazioa 'Askatasuna borrokatuz' lemapean, plazatik abiatuta. 19:30. 'Ainarak' dokumentalaren proiekzioa. Ondoren. Anne Etchegoyen protagonistaren kontzertu laburra, zinean.
Estereotipoak apurtzen. Maskulinitate eta feminitate ezberdinak, Lipduba herritarrekin. Albiztuko eskolak antolatuta.
Emakumeen Eguna Ikastolan. Egunean morez jantziko dira eta adinaren araberako lanketak egingo dituzte.Herri panelak ezagutzera aterako dira ikasleak. Photocall-a izango dute, egindako betaurreko moreekin argazkiak aterako dituzte.
Uzturpe Ikastolak eta Gaztezulok antolatuta. 09:15. Piztu irratia. 10:00-13:00. Barrakoi pintaketa, GKOren eskutik. 10:00. DBH3ko ikasleek HH eta LHkoei ipuin kontaketa. 11:00-13:00. DBH 1-3 M8 oka jolasa, plazan. 14:30-16:30. LH5-6 M8 oka jolasa, plazan.
Hirugarren adinekoentzat marrazketa tailerra. Martxoak 8, 15 eta 22.
11:00. Giza-katea M8an. Sakramentinoetako eta Usabalgo egoitzak lotuko dituzte giza-katearekin. 11:20. Batukadaren laguntzarekin Sakramentinoetatik Usabalera joango dira ikasleak.
17:00-19:30. Ipuin kontaketa eta trentza tailerra. Gipuzkoako emakume nigeriarren elkarteko kideen eskutik, kultur etxean. 19:30. Elkarretaratzea, plazan. 21:00. Emakumeen afaria, Zazpi-iturri elkartean.
18:00. M8 mobilizazioa bailara mailan. Herriko plazan elkartuko dira elkarrekin Zizurkilera joateko. 21:00. 'Quiero ser como Beckham' pelikularen proiekzioa, gune polibalentean.
Ipuinaren ordua, Pello Añorgarekin. 2017an jaiotako haurrentzat.
18:00. 80 amandre ipuin kontaketa. Helduentzako ipuin kontaketa, Dorleta Kortazarren eskutik. Ondoren. Poteoa. 20:00. Emakumeen afaria, Ostatuan.
18:00. 'Beste historia' antzezlana, Esther Povedarekin. Toti Martinez de Lezeren 'Urak dakarrena' liburuan oinarrituta. 19:00. Elkarretaratzea, Bidania-Goiazko frontoian. 21:00. Afaria, Albizturko ostatuan.
18:30. Elkarretaratzea, plazan. 19:00. 'Ring' antzezlana, erabilera anitzeko gelan. 21:30. Afaria, ostatuan.
18:30. Irrikada, Joxe Arregi plazan. 19:00. Zizurkildik Villabonara joango den manifestazioa.
19:00. Ztandap antzezlana, udaletxeko areto nagusian. Ondoren. Rosko feminista, herriko tabernetan. 21:00. Afaria Iturriondon. Ondoren. Bingoa eta gero-gerokoak goizalderarte.
21:00. Afaria eta bertso saio musikatua, Berrobiko ostatuan. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da. Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Ixak Arruti musikariarekin.
Miriam del Rio. 'Dark turismoa, turismo iluna modan dago'. Gaztelaniaz. | Miriam del Rio kultura eta historia gaietan espezializatutako kazetaria da. Zinemari, arkeologiari eta historiari buruzko hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du, munduan zehar bidaiariak gidatuz. Bere hitzaldian, bost kontinenteetan zehar bidaiatuko dute entzuleek, heriotzarekin, misterioarekin edo uztearekin lotutako hainbat leku esploratzeko.
19:00. 'Gure bizitzekin negoziorik ez!', Anoetako mugimendu feministak antolatuta. Ondoren. Emakumeen afaria Kuku elkartean.
Manifestazioa. 'Feminismoa ardatz, gure bizitzekin negoziorik ez!'. Tolosako Asanblada Feministak deituta.
19:00. Erabilera anitzeko aretoan, tertulia. Herrian mural bat egiteko proposamena landuko dute. Ondoren. Ostatuan afalduko dute.
19:30. Elkarretaratzea, plazan. Ondoren. Poteoa herrian zehar. 21:00. Afaria udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
'Almazenean', Txalo produkzioak taldearen eskutik. David Desola idazle katalanaren komedia garratz eta zorrotzaren euskarazko egokitzapena da, Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak interpretatua. 2003an Machado Anaiak Saria jaso zuen jatorrizko antzezlanak. Lan esplotazioari eta kapitalismoari buruzko gogoeta egiten du. Biltegi batean dauden pertsonaia-talde baten arteko elkarreraginean eta dinamiketan oinarritzen da. Giza harremanak, pertsonen arteko gatazkak eta elkarrekin lan egitean sortzen diren emozio konplexuak aztertzen ditu lanak.
Bertso afari musikatua Berrobiko ostatuan, Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan. Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Ixak Arruti musikariarekin.
Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak 'Gure basoak' izeneko komikia ondu du, Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Migel Zeberio Etxetxipiaren argazkiak. Marea beltzaren aurka Hondarribiko arrantzaleek egindako lana jasotzen da Zeberioren argazkietan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.
'Harri Orri Arkatz' erakusketak eskalada-krokisaren historia ezagutzera eman nahi du, lanak eta egileak.