Udaberri Dantzari Taldea 1957an sortu zen Euskal Herriko herri-kultura eta tradizioaren zati bat kontserbatu eta ezagutzera emateko, batez ere dantza eta doinu herrikoien esparruan. Lan horren bidez, Tolosan garai hartan euskal kulturaren eremuan zegoen hutsunea bete nahi izan zuten. Gaur egun talde gaztea gara, eta lanean dihardugu, gure aurrekoek utzi zutenari eutsi eta belaunaldi berriak gure jardunean trebatzen.

Udaberrikideok ere parte hartu genuen ezpata-dantzan

2014 uzt 04 Tolosa

Benito Lertxundiri Gipuzkoako Foru Aldundiko urreko domina eman zioten pasa den ekainean, eta Gipuzkoako beste hainbat dantzarirekin batera, Udaberriko dantzariok ere bertan izan ginen, ezpata-dantza…
Lokal berria eta estreinako festa, iruditan

2014 uzt 04 Tolosa

Inagurazioa 2014 from Udaberridantzataldea on Vimeo.