Tolosako hondakin bilketa sistema

Mankomunitatea Tolosako hondakin sortzaile bereziekin ari da biltzen

Tolosaldeko Ataria 2014ko mai. 8a, 09:26
Amarozko konpostagailu berria
Tolosaldeko Mankomunitatea hondakin sortzaile bereziekin elkartzen hasi da, Tolosako hondakin bilketa sistema berriari begira. Lehen bilera atzo izan zen eta merkatariekin bildu ziren. Gaur ostalariekin bilduko dira, 16:30ean Abastoseko gela nagusian. Elkarte gastronomikoekin ekainean bilduko dira. Aipatzekoa da, bilera horiekin batera hezitzaile bat komertzioz komertzio eta tabernaz taberna pasako dela, datorren astean, informazioa eskaintzeko.

Tolosan ari dira, pixkana pixkana, hondakinak biltzeko sistema berrirako lanak aurreratzen. Tolosako Udal Gobernuak jakinarazi zuenez, errefusa eta organikoa txip bitartez jasoko dituzte edukiontzietan datozen hilabeteetan. Udal Gobernuaren proposamena maiatzaren 13ko ez ohiko osoko bilkuran eztabaidatuko dute.

Honi begira Tolosaldeko Mankomunitateak hondakin sortzaile bereziekin biltzen hasi da, eta Amarotzen konpostagailu berri bat jarri berri dute. Amarozkoarekin bosgarren auzo konpostagailu daude Tolosan, bertako biez gain, Alliri, Izaskun eta Larramendi auzoetan ere guneak baitaude.



 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!